Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsoaroa (29. 2019. Iruñea)
Saioa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranburu, Ander
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Arzallus, Amets
Illarregi, Joanes
Iturriaga, Unai
Soto, Julio
Untxalo, Alazne
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Untxalo
Adinak gora joanagatik
tipoa tente-tentea
eta loretan jakinduria
nik badaukat dexentea
ta kalamua egingo diot
badu usai potentea
eta gainera baietz gustatu
horren da ebidentea!



U. Iturriaga
Hara urteak bete ezkero
adiskideek zer dakarten!
Ez nago ohituta ni landareei
ematen jaten ta edaten.
Kalamua zer dan nik badakit
ikusi izan dut nonbaiten
baina “Artxila murtxila” esanda
bihurtzen al da peta baten?



Neurria: Zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta

J. Illarregi
Unairi ze lore oparitu
pentsatzen mila ensaio
loradendara abiatu naiz
bizikleta bat garraio
dendara sartu “Aupa” esan dut
kaktus bat hartu ta aio
ze ureztatu behar den edozein
azkar zimelduko zaio. (bis)

U. Iturriaga
Hara beste bat ere laguna
aurreiritzi gabea.
Berak nahi ez ta neu bihurtu naiz
gaur kaktus baten jabea.
Oroigarri lez hartu behar dut
zure oparia ordea
ikusi aldiro oroituko dut
zure sentsiblidadea. (bis)

Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Iparragirre abila dela

J. Soto
Tulipan txuri larrosa gorri
ez nintzen hautatzeko gai
geranioa zein margarita
eta azkenean porai!
Mendian ebatsia
zuretzako sasia
zure antza baitauka ai!
Arantza batzuk izan ditzake
baina masustak ere bai. (bis)

U. Iturriaga
Pentsatzen behintzat aritu zara
ta ez da gutxi izaten
ze bat-bateko kutrekeriak
Julio ez ditut jasaten.
Beraz tori sasia
nago zuri ikasia
masustengatik nonbaiten
aski zenuen zuk ekartzea
mermelada poto baten. (bis)


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Zer da gaur Donostian

U. Alberdi
Berrogeita bostera
heldu mutikoa
eta lagun kuadrilla
zeinen zinikoa!
Nik ere erabaki bat
hartu dut tinkoa:
larrosa bat gorria
beti-betikoa
hau da, gogor plantako
erromantikoa. (bis)

U. Iturriaga
Orain jarri didazu
dena pil-pilean
lagunek neukatela
ia erdi hilean
urdina gertu baita
buruan, ilean
larrosa estimatzen dut
zinez isilean
jarriko dut lehenoko
nire fusilean. (bis)

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Mundu honetan holako gauzak

A. Arzallus
Ai Unaik hitzez beteak dauzka
buru, zintzur ta sabela
badakizute zahartu ahala
hori okertzen joaten dela.
Eguzki-lore txiki bat badut
presta dezaiozun gela
ez dizu inoiz kontra egingo
izango zaizu fidela
eta begira jarriko zaizu
adi balego bezela.
U. Iturriaga
Hara beste bat pixka bat latza
dena bere legunean
noski ikusten naute guztiek
loretatik urrunean.
Nahiago nuke afaritxo bat
denok elkar entzunean
eta bizitza kuadrillan egin
pozean geure xumean
loreak ekarri bai gerora
hiltzen naizen egunean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra