Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik ez dakit nork esango zizun
nahiago ez gogoratu
nahiz ez dudan nahi neure bururik
debaldetan ohoratu
ez eta gauza ustekabeko
malizi bat ahoratu
baina egia esango dizut
gaur bakarra neu tokatu
eta zuk esan didazun arte
ia ez naiz konturatu. (bis)
Sinpleegia litzake baina
hola uztea anitzetan
kartelak sarri kolpa gaitzake
bere kalba bortitzetan
eta gaur ile luze gehienak
nahiz neu ez egon luzetan.
Baina gizon ta emakumea
aldatzen da baldintzetan
nik ez nuke nahi aldatzerikan
neure bertso ta hitzetan. (bis)
Maialenekin mila alditan
kantatu eta ondu
Onintzak bere naturaltasun
indar hortan nau sakondu
Anerekin ta Oihanarekin
beti ongi naiz konpondu
Alaia ere lagun hurbil dut
eta kantukide modu
ta Amets ere ez da mutil soil
bientzako balio du. (bis)
Bakarkako bat jartzen diate
ta abiatzen naiz airean
jakinik gero lur hartu behar
dudala toki librean.
Gai honek badu bere mamia
gaur nere adibidean
erantzun diot inprobisatuz
ta aski modu singlean
gero bi buelta emango’izkiot
nere etxera bidean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra