Bertsos - View details   To know more about this section

2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-02-01 Pasaia Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak?

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik ez dakit nork esango zizun
nahiago ez gogoratu
nahiz ez dudan nahi neure bururik
debaldetan ohoratu
ez eta gauza ustekabeko
malizi bat ahoratu
baina egia esango dizut
gaur bakarra neu tokatu
eta zuk esan didazun arte
ia ez naiz konturatu. (bis)

Sinpleegia litzake baina
hola uztea anitzetan
kartelak sarri kolpa gaitzake
bere kalba bortitzetan
eta gaur ile luze gehienak
nahiz neu ez egon luzetan.
Baina gizon ta emakumea
aldatzen da baldintzetan
nik ez nuke nahi aldatzerikan
neure bertso ta hitzetan. (bis)

Maialenekin mila alditan
kantatu eta ondu
Onintzak bere naturaltasun
indar hortan nau sakondu
Anerekin ta Oihanarekin
beti ongi naiz konpondu
Alaia ere lagun hurbil dut
eta kantukide modu
ta Amets ere ez da mutil soil
bientzako balio du. (bis)

Bakarkako bat jartzen diate
ta abiatzen naiz airean
jakinik gero lur hartu behar
dudala toki librean.
Gai honek badu bere mamia
gaur nere adibidean
erantzun diot inprobisatuz
ta aski modu singlean
gero bi buelta emango’izkiot
nere etxera bidean. (bis)