Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-26 Arrasate Berezia
Gai-jartzailea
Sarriugarte, Danele
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Lana
Hirunaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Liburuan atalak daude, eta ataletako bat da itxuragatik epaituak izateak mugatzen duela bertsolarien jarduna. Eta askotan aipatzen dute bat baino gehiagok. Horregatik ez dut ekarri pasarte zehatzik nola asko pentsatzen duten zer jantziko ote duten edo zer itxurarekin joango diren saioetara. Orduan, Uxue, zuk bihar bertso saio bat daukazu, oso garrantzitsua dena zuretzat. Eta ez dakizu zer jantzi eta ispiluaren aurrean zaude daukazun guztia probatzen. Ondoan, albo banatan aholkulari dituzu “askatasuna” Oihana eta “beldurra” Nerea.

Deskribapena

Doinua
Hona bildots eztia
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
21

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Hobe kentzen badezu
ileko gantxoa.
U. Alberdi
Baina egina daukat
puntetan lantxoa.

N. Ibarzabal
Gona hori ez al da
pixka’t laburregi?
U. Alberdi
Ja nere edadean
hau ez da gehiegi.

O. Iguaran
Egin zazu kresta bat
puntak luzitzeko.
U. Alberdi
Señorita antzean
ez al nago hobeto?

N. Ibarzabal
Zuzendu behar zenuke
gorputzan postura.
U. Alberdi
Ez al zaizu gustatzen
ba daukadan hura?

Gona moztuko nuke
ta mediak kendu
U. Alberdi
baina negu partean
hotza egiten du.

N. Ibarzabal
Hemendik bigotea
nabaritzen zaizu.
U. Alberdi
Ostra ba bista galtzen
hasia naiz, aizu!

O. Iguaran
Hankak ez depilatu
ta akabo hotza
U. Alberdi
orduan ikusiko
didate kokotxa.

N. Ibarzabal
Lehendik asko da zutaz
esaten dutena.
U. Alberdi
Ba hortan pentsatzea
ez al da txarrena?

O. Iguaran
Berdin esango dute
egin nahi dezuna.
U. Alberdi
Ez dakit nor den etsai
eta nor laguna.

N. Ibarzabal
Hasierako agurra
pentsatu al duzu?
U. Alberdi
Beti hori pentsatuta
joaten da Uxu.

O. Iguaran
Hobe txutxumutxuei
motiboak eman
U. Alberdi
Horrela sortzen baita
hamaika harreman.

N. Ibarzabal
Ta belarritakorik
ez al duzu jartzen?
U. Alberdi
Zuloa itxi zitzaidan
ta ez dut behartzen.

O. Iguaran
Beharrezkoa al da
sujetadorea?
U. Alberdi
Bolumena egiteko
niretzat hobea.

N. Ibarzabal
Ezingo zara joan
ba pezoiak bistan
U. Alberdi
bestela begiradak
horrantza irristan.

O. Iguaran
Oso beltza zoaz ta
margotu ezpainak
U. Alberdi
begiratu egingo dit
Andoni Egañak.

N. Ibarzabal
Begiak ere gehitxo
pintatu dituzu
U. Alberdi
politak dauzkat eta
egiten dut usu.

O. Iguaran
Eskuineko ahots hori
tatxatu ezazu.
U. Alberdi
Batzutan eiten diot
nere kalten kasu.

N. Ibarzabal
Ez zaitezela fio
alboko horrekin
U. Alberdi
gaur eraman behar dut
saiora nirekin.

O. Iguaran
Ba Egañak hau dana
ez zun pentsatuko
U. Alberdi
hark txamarra bat jantzi
irten eta punto!

N. Ibarzabal
Baina zu ez zarenez
Andoni Egaña
U. Alberdi
bertsotan egin beharko
degu berak aina.

O. Iguaran
Zauden bezela ere
oso ondo zaude
U. Alberdi
beraz hobe nengoen
galdera egin gabe.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra