Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Elustondo, Eneko Fernandez

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-04-01 Online Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Elustondo, Nerea
Fernandez, Eneko
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nola daramazue konfinamentua?

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Elustondo, Eneko Fernandez

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abarkas
Jada bi aste pasatu dira
begiratuaz atzera
beste bi aste faltako diren
hori da nire galdera.
Zelan nabil ni? Ba orain lanera
eta ondoren etxera
ta plan askorik ez dut egiten
egunetik egunera.

N. Elustondo
Bere soldata irakaskuntzan
ateratzen baitu batek
lanean segi behar dela esan
baitu Kristina Uriartek
eguneroko langaiak ditut
ikasleak ta Internet
astea hauetan nik normalean
baino lan gehio egin det.

E. Fernandez
Denok etxean sartu gaituzte
birusa nahian uxatu
etxeko lanak, jan eta edan
kirola egin ta dutxatu
baina denboran luzako denik
inork ez dunez ukatu
esprina ongi hasi da baina
karrera ez da bukatu.

Abarkas
Goizean goizik pakete batzuk
partituta jendeari
gero etxera etorri eta
badaukagu lan ugari
etxea ere ez dugu izan
guk sekula horren garbi
eta saiatzen naiz kasu pixka’t
eiten nire umeari.

N. Elustondo
“Bi aste soilik izango dira”
esan ziguten lehenago
eta ondoren luzatu beste
aste pare bat gehiago
nahiz ta etxean guk baditugun
hirurogei metro kuadro
balkoirik ere ez daukagu ta
oxigeno faltan nago.

E. Fernandez
Guk ere zintzo bete ditugu
eman dituzten ordenak
burua argi izan ezkero
azkar baitoaz orenak
pazientziaz joka behar da
baina hortik datoz problemak
pazientzia nola ez du galtzen
pazientziarik ez duenak.

Abarkas
Nik pazientzia txutea hartzen
dut gustora goizean goizik
gure herrian ere txakurrak
nola dabiltzen ortozik
alde ona du arratsaldetan
ez dugu gastatzen sosik
nola hasten den ez du inporta
nola amaitzen den baizik.

N. Elustondo
Lau paretetan enklaustratzeak
sortzen du nahiko apuru
eta lehenbailehen ateratzea
nahiz izan denon helburu
pazientzia nola mantendu
nahiz ta ez gauden seguru
bodega nahiko beteta dago
eta biziraungo dugu.

E. Fernandez
Gu ohiturazko pertsonak gara
ta portaeretan zurrun
beraz espero genuen dena
laister bihurtzea lurrun
baina Abarkas nik bukaera
ikusi dezaket urrun
orain buruak fin daude baina
ia nola bukatzen dugun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra