Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue
Derrigorrean alde egin gendun
behinola Euskal Herritik
ta itzultzeko gogo bizia
eduki dogu ordutik
oindino ez da eguna iritsi
Aitor laguna badakit
baina maleta egina daukat
oin dala bost bat urtetik.
A. Sarriegi
Ederki dakit gu biok ere
han daukagula burua
baino gaur arte joatea ez zan
oso gauza segurua
nik nahiago det nere begiez
ikustea ingurua
ez engainatu ez da existitzen
amestu dezun mundua.
E. Lekue
Hain zuzen ere ein gendulako
amestu gendunan alde
egun batetik bestera egin
behar izan gendun guk alde.
Arrazoi dozu lar amesten dot
hor ez nabil horren grabe
baina bueltatu nahi dot hangoa
amesgaiztoa bada be.
A. Sarriegi
Ez geralako besterik gabe
ahaleginean aritu
edozer gauza dala ere nahi
dezu harantza abitu
nik nahiago det dagoenari
bere horretan segitu
eta ez amets bat sinistu eta
amesgaiztoa aurkitu.
E. Lekue
Ilusioak bizi nau Aitor
eta bizi nau nabarmen
zuk ez dakizu leku honetan
ze lekuz kanpo nagoen
hain zuzen bere buru barruan
zalantza bat non dagoen!
Orain burua han dodala ta
hara iristean igual hemen.
A. Sarriegi
Igual hori da bene-benetan
zuk daukazun angustia
ta horregatik esperantza ere
iraganetik bustia.
Berdin zait neri han zer dagoen
irtengo da eguzkia
galtzeko ezer ez daukat eta
irabazteko guztia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra