Bertsos - View details   To know more about this section

2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera)
Conductor
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Horrenbeste urte Euskal Herritik kanpo bizi izan ostean, buruan duzue itzulera. Etxahun, zu, aspaldi itzuli zinen pentsamenduz,nahiz fisikoki ez. Zuk Aitor ez duzu horretan pentsatu ere egin nahi.

Description

Melody
Hirurogeita beatzi urte
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue
Derrigorrean alde egin gendun
behinola Euskal Herritik
ta itzultzeko gogo bizia
eduki dogu ordutik
oindino ez da eguna iritsi
Aitor laguna badakit
baina maleta egina daukat
oin dala bost bat urtetik.

A. Sarriegi
Ederki dakit gu biok ere
han daukagula burua
baino gaur arte joatea ez zan
oso gauza segurua
nik nahiago det nere begiez
ikustea ingurua
ez engainatu ez da existitzen
amestu dezun mundua.

E. Lekue
Hain zuzen ere ein gendulako
amestu gendunan alde
egun batetik bestera egin
behar izan gendun guk alde.
Arrazoi dozu lar amesten dot
hor ez nabil horren grabe
baina bueltatu nahi dot hangoa
amesgaiztoa bada be.

A. Sarriegi
Ez geralako besterik gabe
ahaleginean aritu
edozer gauza dala ere nahi
dezu harantza abitu
nik nahiago det dagoenari
bere horretan segitu
eta ez amets bat sinistu eta
amesgaiztoa aurkitu.

E. Lekue
Ilusioak bizi nau Aitor
eta bizi nau nabarmen
zuk ez dakizu leku honetan
ze lekuz kanpo nagoen
hain zuzen bere buru barruan
zalantza bat non dagoen!
Orain burua han dodala ta
hara iristean igual hemen.

A. Sarriegi
Igual hori da bene-benetan
zuk daukazun angustia
ta horregatik esperantza ere
iraganetik bustia.
Berdin zait neri han zer dagoen
irtengo da eguzkia
galtzeko ezer ez daukat eta
irabazteko guztia.