Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Mujika, Haritz
Lana
Hirunaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian.

Deskribapena

Doinua
Hona bildots eztia
Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
22

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ibili omen zera
gaueko arrantzan?
H. Mujika
Soilik ibili nintzen
norbaitekin dantzan.

A. Arzallus
Lehen dantza egitea
ja bazen nahikoa
H. Mujika
baina aitona aspaldi
joan zen Jainkoa.

M. Lujanbio
Diozun norbait hori
ze etxetakoa?
H. Mujika
Hori esaten badizut
ez al da nahikoa?

A. Arzallus
Zer da sinpatikoa
edo sinpatika?
H. Mujika
Aitona guk daukagu
erabat jarrita.

M. Lujanbio
Bueno, bueno sustorik
ez zaidazu eman
H. Mujika
igual hasiko gera
postrerako teman.

A. Arzallus
Nolatan lortu dezu
txima zahar hoiekin?
H. Mujika
Egun, ederra zer den
ezin leike jakin.

M. Lujanbio
Bizarra ere noiztik
zuk moztu gabea?
H. Mujika
Konfinamenduan naiz
hori egin gabea.

A. Arzallus
Oaindik pelukeriak
al daude itxita?
H. Mujika
Zuk ez dezu egin behar
harako bixita.

M. Lujanbio
Badezu meritua
ligatzea hola
H. Mujika
bera neska zaharra da
ta ez dakit nola.

A. Arzallus
Bueno txoritxo horrek
nola du izena?
H. Mujika
Igual esango dizut
bere abizena.

M. Lujanbio
Nik jakin det bai dala
Karmenen iloba
H. Mujika
bere izeba bere
lagun izango da.

A. Arzallus
Gutxinez izango du
apetitu ona
H. Mujika
harek ere jaten du
aurrean dagona.

M. Lujanbio
Ta zer egiten dezute
hola juntatzean?
H. Mujika
Esku bat poltsikuan
bestea atzean.

A. Arzallus
Kontuz izebarekin
dena kontatzen du
H. Mujika
hau etorri aurretik
hobeto geuden gu.

M. Lujanbio
Baino etzateraino
edo etzan gabe?
H. Mujika
Gaur egun egiteko
modu asko daude.

A. Arzallus
Hori dena aittonai
ondo esplikatu
H. Mujika
zerbait esan ezkero
ez zaitea nahastu.

M. Lujanbio
Ez zineten ba aiko
bazterren batian?
H. Mujika
Ez, ez aritu ginan
etxeko atian.

A. Arzallus
Gaur eramango zaitut
nere eskutikan
H. Mujika
hortarako zu gazte
zaude oraindikan.

M. Lujanbio
Joxinaxiok esan dit
ikusi zinula
H. Mujika
esan berak inbidi
haunditxua dula.

A. Arzallus
Aurten festarik ez da
zuk a ze suertea!
H. Mujika
Orain eustea degu
erronka fuertea.

M. Lujanbio
Bueno hobe dezu jan
ta egon isilik
H. Mujika
apetitua moztu
didazu jadanik.

A. Arzallus
Nahikoa esan dezu ta
hartu zazu paga
H. Mujika
bihar gehio esango
dizut beharbada.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra