Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00
Gai-jartzailea
Iturriaga, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bihar egingo da Plateruenean azken ekitaldia. Bermuta izango da eta kitto! Itxi egingo da. Agurtzeko hiru bertso bota behar dituzu, bakoitza sentimendu batetik. Zeuk aukeratu nondik kantatu.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lastima ez al da, pena ez al da
ez izatea segira?
Irudi zaharrak etortzen zaizkit
plaza hontara begira:
zerbeza arteko hainbesteko kontu
gauez ezin erretira
musika arteko dantza egunak
artista haundien mira
kantu ozenak ta kontu isilak
belarritik belarrira...
Hau itxi eta huts honentzako
geratuko ote dira?

Ez da damua, baina erremin
puntu bat badauka behintzat
bi milagarren urte bueltan
nolatan eta norentzat?
Nobentatatik zetozen gure
kulturgintzaren ametsak
Kafe Antzoki proiektu haundi
etxe haundi baten ertzak
euskalgintzaren bizibeharrak
eta laguntzarik ezak
harri haundiak jarri genitun
gure asmo haundientzat.

Poza ere bai ta zergatik ez
gainera poz bat itzela
nik hemen beti sentitu izan dut
zerbaiten parte nintzela
euskalgintzaren, bertsogintzaren
abaro goxo, epela
edo azokako egunetan su
nahiz kanpoan izan jela
hainbeste lagun, hainbeste gogo
datozela, doazela
nik sinesten dut erein den hori
berriro sortuko dela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra