Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-12-30 Durango Jaialdia
Gai-jartzailea
Iturriaga, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Bizkarra, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Hitz egiteko hartu dut
nahikoa ausardi
ematen diot nahiko
kroketa ta haragi
neri dena mutur ta
bestei parrealdi.
Nigatikan ez balitz .
hil zinan aspaldi. (bis)

A. Bizkarra
Ba bai hilda nengoke
hori da egia
baina bizitzea ez al
da ba zilegia?
Zugaz jatortasuna
hain da gehiegia!
Beti jartzen didazu
txakur aurpegia. (bis)

A. Arzallus
Nigana hurbiltzeak
honi dena hozki
besten fereka denak
ederki datozki.
Okerra izenetik
hasiko zen noski
igual ez zenun nahiko
nik jartzerik Trosky. (bis)

A. Bizkarra
Izenakin pozik ez
zakur lerdetsua
Trosky ez zen ni bezain
irriparretsua.
Kanbioa egin dezagun
badauka zentzua:
niretzat okela ta
jan zazu pentsua. (bis)

A. Arzallus
Konfinamendu hortan
hor ibili nintzen
geroztik hemen nabil
ni sofak garbitzen
tolestutako arropa
zimurtuak biltzen.
Milesker behintzat ez naiz
bakarrik sentitzen. (bis)

A. Bizkarra
Zerbait ona irtengo da
gu bion artetik
bakardaderik ez da
gaur nire partetik.
Baina berriz papelak
aldatu batetik
aterako al zaitut
kalera katetik? (bis)

A. Arzallus
Ez dakit ba egingo
dugun guk txangoa
nigana beti herren
dakarzu zangoa
besterengana askoz
ta harroagoa
bihar jarriko dizut
kate motzagoa. (bis)

A. Bizkarra
Nik kate motzagorik
ezin dut ospatu
ez dut eduki gura
etxe hau ostatu
joan gaitezen kalera
ez zaitez tristatu
Bezinoen eskuak
nahi ditut mizkatu. (bis)

A. Arzallus
Garbi azalduko dizut
luze-laburrean:
ez zara modelo bat
zeure apurrean
Karlino itsusi hori
baba muturrean
laster jarriko zaitut
ispilu aurrean. (bis)

A. Bizkarra
Beraz zuk egiatik
ez nauzu babesten
ta zatarra naizela
zabiltza abesten
zure edertasunik
be ez da berpizten
txakur zaharra naiz eta
ez dizut sinisten. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra