Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-07-17 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta, Xabat Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (10. 2020)
Saioa
2020-07-17 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Illarregi, Xabat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Zuen 18 urteko alabak aspaldi duen konplexu bat gainditzeko asmoz, sudurra konpontzeko operazio estetiko bat egingo duela esan dizue. Xabatek babesa eman nahi dio eta Jon horren aurka dago.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-07-17 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta, Xabat Illarregi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Illarregi
Bere itxura denez sentitu
ohi da sarri pailazoa
ta badakizu gaztea dela
irainaren marrazoa
itxura aldatu nahi duela ta
gure etxean jazoa
beretzat hobe izango bada
zein da duzun arazoa?

J. Gurrutxaga
Hainbeste kanon estetikoren
begirasun begirada
bera konplexu ta guzti hortxe
ispilua dula traba
guraso onen arrazoiketa
baina Xabat beharbada
konplexu hoiek gainditu ditzan
laguntza eskeintzea da.

X. Illarregi
Jarri dituzu mahai gainean
guraso onen aukerak
baina agian hori eskasa
zen eta jarri beste bat
gu laguntza eske joan gaitezke
hoiek zure hasierak
uste al duzu gure laguntza
eskatzen duela berak?

J. Gurrutxaga
Zaurgarria da gure alaba
horixe du edadea
Instagrameko eredua da
beretzako altarea
orain sudurra gero bularrak
ondoren gerrialdea
zirkulu hori ez al da Xabat
bukaerarik gabea?

X. Illarregi
Gure dirua dela jakizu
ekarri zazu burura
gaizki pasatzen ari dela ta
laguntza eske heldu da
amaierarik ez dula baina
lasai nik badut ardura
hasera emango diogu guk
ta guk jar dezagun muga.

J. Gurrutxaga
Muga jartzea erabakia
ordea jartzen jakin ez
ispilu aurrera arrimatzen da
bere malko ta ezinez
baina iritzia alda dezake
gure hitzen eraginez
ta konbenzitzen saiatu behar
genuke Xabat gutxinez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra