Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia
Gai-jartzailea
Intxausti, Aissa
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Gai bati buruzko lehen puntua emanda.
Gaia: Etxea
Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala.
Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen?
Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz?
Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena?
Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik?
Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean?
Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak?
Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?

Deskribapena

Doinua
Lili bat ikusi dut I
Urzo xuri pollit bat A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I

A. Intxausti
Etxea ez da soilik
zerbait materiala.
S. Colina
Izan leike ondare
emozionala
horregatik ni noan
tokira noala
bertan sentitu nahi dut
etxean bezala.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri polit bat A

A. Intxausti
Non sentitzen zara zu
etxetik hurbilen?
A. Arzallus
Segun ta Euskal Herrian
o urrun nabilen
segun ta euskaldun bat
ondoan dabilen
etxea sentitzen dut
neuregan isilen.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I

A. Intxausti
Etxea aldatzen al da
sekula ba lekuz?
S. Colina
Nerea neure baitan
dago ta momentuz
saiatzen naiz hornitzen
hitz ta sentimenduz
zaindu nahi dudalako
beti fundamentuz.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri polit bat A

A. Intxausti
Ba al dago lekurik
guztiz zeure dena?
A. Arzallus
Ez dakit, ezezkora
etorri zait sena
baina beharbada “Bai”
da erantzun zuzena
guztiz neurea baitut
neronen barrena.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I

A. Intxausti
Gu gabe gure etxeak
iraungo al du zutik?
S. Colina
Segun ta etxetzat zer den
igual bai, ta tutik!
Nik nere burua maiz
daramat eskutik
ta iraungo du egin
artean burutik.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri polit bat A

A. Intxausti
Badoan pertsonak zer
uzten du atzean?
A. Arzallus
Betirako itzal bat
zuhaitzen antzean
hantxe sentituko da
hartaz oroitzean
edo norbait beretaz
oroitu bakoitzean.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I

A. Intxausti
Nonbaiten ba al gara
ezinbestekoak?
S. Colina
Oso oker dabiltza
horren ustekoak
nik neureak egin ta
neure ostekoak
izan daitezen beste
inor poztekoak.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Urzo xuri polit bat A

A. Intxausti
Eduki daiteke etxe
bat baino gehiago?
A. Arzallus
Zazpi etxe dauzkanik
munduan badago
ta etxegabeak ere
badirenez frango
orekatzea ez al da
hobea izango?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra