Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Uso zuri pollit bat A*
O. Iguaran
Oso ohikoa denez
duda jarrera hau
zioten hogeita lau
orduz da alarau
prest nengon sufritzeko
neketan mila gau
eta alde polittak
sorpresaz hartu nau.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Lili bat ikusi dut I
A. Martin
Lehendik bageneuzkan ta
biok nahiko datu
nola hartu umea
ta nola jokatu
baina rol berri baten
behar da kokatu
zoragarria soilik
ezin da kontatu.
O. Iguaran
Garrantzitsua baita
kontatzea tira!
Baina txarrak bakarrik
ez gaitu motiba
oholtzarik oholtza gabiltz
haurrekin begira!
Saio aurreko tragoak
besteenak dira.
A. Martin
Saio aurreko tragoa
delako katea
delako geratzea
edo joatea
erditu ta zabaldu
zenean atea
erdibitu zitzaidan
intimitatea.
O. Iguaran
Intimitateana
pertsonala segun
nahasten da zaudela
oraindikan haurdun
behin banatu ostean
umea dago nun?
Nik erditu ostean
berreskuratu nun.
A. Martin
Eta gero norberak
berriz besarkada
eman beharko luke
norbere baitara
baina bi izan nahian
askotan bat zara
bularra ederra da
baina lotura da.
O. Iguaran
Bai lotura da baina
zail erdibitzea
haurrak nahi du amaren
aldera biltzea
neretzat zailena zen
minak isiltzea
ta ze suerte zurekin
hau konpartitzea.
A. Martin
Biok bidean elkar
daukagu tarteko
laguntza handia izan da
inoiz ez kalteko
nahiz ta aukera dugun
batera joateko
milioi bat modu bada
ama izateko.
*Doinua txandaka aldatuz abestu zuten.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra