Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-28 Plentzia Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Enbeita, Onintza
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bada Euskadi Irratian irratsaio bat Landaberri izenekoa eta bertan aritzen da Jakoba Errekondo baratzari buruzko aholkuak ematen. Jakobak oporrak hartu ditu eta Onintzak ordezkatuko du. Atzekoek baratzari buruzko zalantzak argitzeko deitu dute irratsaiora.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Nere baratzan egin nituen
lur pila eta erreten
eta saiatu printzipiante lez
ia zer lortu litekeen
letxu koxkorrak atera ziren
ta nik zuztarretik eten
Eroskikoak bezin garbiak
halere ez dira irteten. (bis)

On. Enbeita
Letxugak jarri eta batzea
ez da gatxa azkenean
ezer ein barik hasi leiteke
orriz orri zuzenean
eta garbia gura badozu
eskura datorrenean
askoz hobeto duzu batzea
euria iten dabenean. (bis)

U. Iturriaga
Tomatea gauza ona dala
ikusita web tomaten
hiru ilara ipini dodaz
ortu txiki baten aurten
zaintza eta zaintza dino Jagobak
zaintza besteik ez du esaten
kamarak jarri neutsozan baina
halan be ez dau emoten. (bis)

On. Enbeita
Bateko dala gorrina edo
besteko eguzki asko
tomateari ondo etorten
asko kosta eiten jako
kamarak jarri arren alperrik
dozu haren zaintzarako
"tokapelotas" xamarra ei da
amerikarra dalako. (bis)

Abarkas
Nik Jagobakin jarri nahi nuen
zu ez zaude haren pare
bera da hontan maixu onena
horren otzan, horren bare
baina daukadan ezintasuna
botako dizut halan be
ortuak nola ematen du jana
baina ortura joan gabe? (bis)

On. Enbeita
Jakoba gura zendula baina
hona zatoz otzan, alai
ez dozu ortura joan gura
ta hangoak batzeak ai!
Esango deutsut nik formula bat
sekretua daukat lasai
hori Jakobak be ez dau lortzen
baina Onintza Enbeitak bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra