Bertsos - View details To know more about this section
2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Nere baratzan egin nituen
lur pila eta erreten
eta saiatu printzipiante lez
ia zer lortu litekeen
letxu koxkorrak atera ziren
ta nik zuztarretik eten
Eroskikoak bezin garbiak
halere ez dira irteten. (bis)
On. Enbeita
Letxugak jarri eta batzea
ez da gatxa azkenean
ezer ein barik hasi leiteke
orriz orri zuzenean
eta garbia gura badozu
eskura datorrenean
askoz hobeto duzu batzea
euria iten dabenean. (bis)
U. Iturriaga
Tomatea gauza ona dala
ikusita web tomaten
hiru ilara ipini dodaz
ortu txiki baten aurten
zaintza eta zaintza dino Jagobak
zaintza besteik ez du esaten
kamarak jarri neutsozan baina
halan be ez dau emoten. (bis)
On. Enbeita
Bateko dala gorrina edo
besteko eguzki asko
tomateari ondo etorten
asko kosta eiten jako
kamarak jarri arren alperrik
dozu haren zaintzarako
"tokapelotas" xamarra ei da
amerikarra dalako. (bis)
Abarkas
Nik Jagobakin jarri nahi nuen
zu ez zaude haren pare
bera da hontan maixu onena
horren otzan, horren bare
baina daukadan ezintasuna
botako dizut halan be
ortuak nola ematen du jana
baina ortura joan gabe? (bis)
On. Enbeita
Jakoba gura zendula baina
hona zatoz otzan, alai
ez dozu ortura joan gura
ta hangoak batzeak ai!
Esango deutsut nik formula bat
sekretua daukat lasai
hori Jakobak be ez dau lortzen
baina Onintza Enbeitak bai. (bis)