Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gurasoak zarete, Covid garai honetan hire semea, Oihana, istiluetan ibiltzeagatik atxilotu diten pare bat aldiz. Hire alaba, Julio, gutxi jaten hasi duk, ez dik ezertarako gogorik.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Une hontan kolokan
dagonez mundua
ezinegona zio
eta helburua
nola atera duten
mina, apurua
Jokinek txikitu nahi
luke ingurua
ta Alaitzek txikitzen
du bere burua.

J. Soto
Pandemiak ekarri
digun asaldura
guraso den batentzat
da aski ardura
nireak aldrebestu
du elikadura
ezina azaltzen du
nork bere modura
zureak kanpora ta
nireak barrura.

O. Iguaran
Alaitz aspaldi dabil
otorduak uzten
ta Jokin amorrua
kanpoz erakusten
kontenedore edo
ta farolak hausten
Alaitz biktima bat da
eutsi nahian eusten
zaila zait Jokin ere
biktima ikusten.

J. Soto
Sufritzen ari dela
dago agerian
nahiz ta ziur itxura
izan aurpegian
nahikoa ezinegon
bada gazterian
ta gainera guk zaharrok
egiak egian
jarri ez ditugu ba
diana erdian?

O. Iguaran
Telebistan hor datoz
kristal lehertuz dendak
ta errudun omen diren
gazteen zerrendak
ziurgabetasun bat
hori dute prendak
muga agertzen die
oin parean xendak
nola eman eusteko
hari izpiren bat?

J. Soto
Lehen lasai jaten zitun
pizza, gominola
ta orain ez lituzke
jan nahiko inola
nola haizeak dantzan
dabilen hesola
gureek ere galdu
dutenez kontrola
lagundu nahi diegu:
ez dakigu nola.

O. Iguaran
Beraiek gaizki eta
gu ez gaude lasai
hau noiz bukatuko den
jarrita gaude zai
ta bukatuta ere
horren daude deslai
“Lagundu nahi diegu”
asmo ona da bai
baina Jokinek ez du
guk laguntzerik nahi.

J. Soto
Nirea adiskide
eginda komunaz
ta zurea baztarrak
txikitzen lagunaz
asko hitz egiten da
gaur gauaz, egunaz
Covid izenez deitzen
den gaixotasunaz
nik parre egiten dut
haien osasunaz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra