Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea, Alazne Untxalo
Bertsoa entzun |
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea, Alazne Untxalo
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Perea
Begira zein daukagun
ispilu aurrean.
A. Untxalo
Nik punta badaezpada
gorde dut lurrean.
O. Perea
Nik pintxatu egin diot
bere hatzamarrean.
A. Untxalo
Begira gehio daude
bere sudurrean.
A. Untxalo
Ai! Behatz bat luzatu
ta ukitu egin nau.
O. Perea
Baina ez ditu aurkitu
gu bezalako lau.
A. Untxalo
Pintza hartu ta agian
kenduko nau ri-rau.
O. Perea
Azazkalakin dabil
hemen egun ta gau.
O. Perea
Baina pixka´t handitzen
utzi behar digu.
A. Untxalo
Ez da hori pasako
zu zara testigu.
O. Perea
Makinarentzat ez du
horrenbeste diru.
A. Untxalo
Makina ez da beharrik
guk ongi dakigu.
A. Untxalo
Kutxilla ere badu
kajoian sartuta.
O. Perea
Baina ez du harrapatuko
nere honen punta.
A. Untxalo
Ba ni zurekin nago
oain erdi lotuta.
O. Perea
Igual saiatuko da
jaboia hartuta.
O. Perea
Baina igual hobe du gu
maitatzearena.
A. Untxalo
Ileak izatea
ez al da onena?
O. Perea
Ni neu izan naiteke
eleganteena.
A. Untxalo
Ni neu izan naiteke bai
kizkur ta luzeena.
A. Untxalo
Bigotea ere badu
polita galanta.
O. Perea
Gixarajoak badu
nerabeen planta.
A. Untxalo
Ta zera hor heldu da
tantaka-tantaka.
O. Perea
Hobe buru gainean
ipintzea manta.
O. Perea
Gero ipiniko da
granoei begira.
A. Untxalo
Grasarekin kopetan
nolako dizdira.
O. Perea
Horiek zabaltzen dira
oso urrutira.
A. Untxalo
Denak maitatu behar
behar den neurrira.
A. Untxalo
Ispiluko argia
itzali ta gero.
O. Perea
Negar egiterik guk
ez zazu espero.
A. Untxalo
Aurpegia jarria
zaio bero-bero.
O. Perea
Bainua hartuko du ba
hauxe eta gero.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra