Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Señora Sariketa (1. 2021)
Saioa
2021-04-17 Aramaio Sariketa
Gai-jartzailea
Urien, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure bizitzako paperik inportanteena sinatzear zaude. Boligrafoak dar-dar egiten dizu eskuetan.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez dut oroitzen ja zein izan zen
ezkontzeko arrazoia
baina geroztik nire biziko
estresak ja jo du goia
dibortzioa sinatuko dut
jada bada ta sasoia
agur etxea, agur kortinak
mesanotxea, koltxoia
agur umeak, Iñigo eta
ditxosozko triatloia! (bis)

Duela hilabete ja jarri nuen
notarioakin zita
hona iritsi ta hasieran
ordubete eserita
ta "señoroak" azken unean
behintzat egin dit bisita
papera aurrean jarri dit eta
ja akabo ika-mika
eta papera sinatuko dut
señora Artetxe jarrita. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra