Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Señora Sariketa (1. 2021)
Saioa
2021-05-08 Lesaka Sariketa
Gai-jartzailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre
Katu har mistikoa
eta "Bixkor" mote
bizitzak eman dizkit
hiruzpalau kolpe
oraintxe geratu naiz
ta posible ote?
Ez zure harramazka
ez zure bigote! (bis)

On. Enbeita
Katu nabar-nabarra
ta ez da makala
begira ze xuabea
den bere azala
zerbait esan didazu
Amaia "aibala"!
Pentsatu dut katua
berbetan neukala. (bis)

A. Agirre
Ba ez ez zan katua
sorpresa-sorpresa
laister alde egingo du
eiten det promesa
ez da hain lagun ona
zure katu persa
lekutan gelditu da
Onintza "tigresa"! (bis)

On. Enbeita
Katakume txiki bi
bagina bezela
ohera joanda lo
gabiltza horrela
aspaldi esan nizun
aspertu nintzela
aliziente berri
bat behar nuela. (bis)

A. Agirre
Lehenago ez ginan ez
monja eta apaiz
baina zu konbentura
sartu zera garaiz
lagun bat ekarrita
inguratu etsaiz
hurbilduko al zera
grgrgrgr jartzen banaiz?

On. Enbeita
Erpeak aterata
jarri zara brabo
ni horren zain nengoen
Amaia luzaro
egia esan pixka bat
pixka´t bero nago
baina eske katua
oin justu lo dago! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra