Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal
Bertsoa entzun |
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Landa lur asko dago
suak kiskalita
guztia sasiz lepo
baitago jarrita
nahiz ta baserritarrei
maiz egin kritika
haiek egiten dute
langintza polita.
Beroteek ez dute
askorik laguntzen
freskura ari baita
gugandik urruntzen
Iruña alde hortan
sua´re gertu zen
saiatu behar degu
hau dana gelditzen!
Behar adina zaintzen
al dugu mendia?
Ezetz esanda aitor
nezake egia!
Sasitza haundi batek
hartu du erdia
eta hortikan dator
gure miseria.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra