Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Enbeita, Zihara
Bertsolariak / Egileak
Azpiroz Iztueta, Asier
Etxebarriazarraga, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok jatetxe bat duzue elkarrekin. Ez da denbora asko prezioak igo zenituztela, baina gastuek gora egiten jarraitzen dutenez, eguneko menua oraindik ere garestiago jarri ala ez erabakitzen ari zarete.

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz
Ura debalde ez degu izaten
ez da sukaldeko kea
ta eguerdiro eukiagatik
jatetxe bete-betea
irabazia hutsala degu
sekulakoa nekea…
Munduan dagon gauz txarrena da
alperrik lan egitea.

A. Etxebarriazarraga
Hiru lehenengo, hiru bigarren
nahi badugu ematea
pasta, arrain zopa, kalamarea
xerra ala ahatea…
Nahiz eta gero iritsiko den
bezeroen atakea
beste aukerarik ez dut ikusten
eusteko kalitatea!

A. Azpiroz
Ni’re horrekin ados naukazu
ta lasai egon zaitezke
hemen jendea etortzen baita
kalitatearen eske
zuk esan dezu: ahatetxoa
konfita, xerra ta beste
gurean ondo jaten da eta
euro bat ez da hainbeste!


A. Etxebarriazarraga
Baina euroa ere seguru
digutela antzemango
nahiz aztoratu behar ditugun
berdin hemengo ta hango
kartel batean jarri dezagun
zuk hemen jatean ondo
zu agian bai, baina bestea
ez dela ondo egongo!

A. Azpiroz
Ederki dakit etxe askotan
piztu direla sirenak
hamabi euroan kitatzen ziren
lehen gure etxeko problemak
orain hamahiru kartel batean
eskatzen digu sistemak
eta azpian letra txikian
“Barkatu eragozpenak”.

A. Etxebarriazarraga
Argia, gasa ta ur fakturak
darrai izaten berdina
ta hemen denok egin beharko
dugu orain ahalegina
ez bada menu bakoitzarentzat
hobetzen mozkin marjina
hau salbatzeko beharko dugu
Lourdeseko Ama Birjina!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra