Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Haritz Mujika
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Mujika
Espetxearen barruan gendun
igeltsero onen fama
kanpora atera eta horretan
hasi gera erdibana
hartu ladrillu eta hartu ur
eta ekarri porlana!
Bizimodua eraikitzea
dugu lehenbiziko lana. (bis)
A. Arzallus
Isolamendu ziegan luzaro
kondena latz ta grabea
eskain dezagun etxe berri bat
hausteko bakardadea
denak batera ganbara, kuluar
sala eta sukaldea
ahal baldin bada zabal-zabala
itxiturarik gabea! (bis)
H. Mujika
Espetxepean egote hori
ez baita gauza merkea
handik atera ta egokitzeko
behar da indar fuertea!
Hala egingo degu bi gela
ta askatasunez betea
lehen ere ohituta gaude egiten
norberaren aterpea! (bis)
A. Arzallus
Ai baina Haritz bereizten ditut
nik oraina eta lehena
behingoagatik geure bizitzan
geuk hartu dugunez lema
egin ditzagun leiho zabalak
sortalderantz zabal dena
hain zuzen ere hogei urteetan
falta izan genuena. (bis)
H. Mujika
Hala ordaindu genuelako
gobernu baten kasketa
ta hara begira egon nahi duzu
egunero ta asteka
baina zalantza sortu zait eta
isil dezadan hizketa
ez dakit ziur ipini behar
ote diogun krisketa. (bis)
A. Arzallus
Hori erosleak ikusiko du
haren kontzientzian fida
baina kartzelan hain ohitu ginen
eguneroko nagira.
Hartu porlana, nahasi ura
ta hondar pixka bat tira
zeren etxerik ez da egiten
erraminteri begira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra