Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Enbeita, Zihara
Bertsolariak / Egileak
Azpiroz Iztueta, Asier
Mujika, Haritz
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Zuek biok bi nerabe zarete. Zuen herrian, etxez etxe, Seaskako egutegiak saltzea tokatu zaizue. Oraintxe hasiko duzue ibilbidea.

Deskribapena

Doinua
Ezagutu zuenak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entitateak
Seaska

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Haritz Mujika

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Mujika Berriz jarri digute
urteroko lana
A. Azpiroz baina oso gustora
egiten dudana!
H. Mujika Alperrik ari gera,
beraz erdi-bana!
A. Azpiroz Lehenengo honek dauka
zuhurraren fama.

A. Azpiroz Atea jo degu ta
irten da amona
H. Mujika ta atzetik marmarka
seguru aitona
A. Azpiroz “Egutegi bat degu
merkea ta ona!”
H. Mujika Berriz erantzun digu
“Ez etorri hona!”

H. Mujika Beraz joan beharko
ondoko atera
A. Azpiroz beste bateri ere
txapa ematera!
H. Mujika Ta aurpegi onarekin
ez zaigu atera
A. Azpiroz nik behintzat hartu diot
espainol tankera!

A. Azpiroz Honek ez du erosiko
hori det seguru
H. Mujika putada egitea
da gure helburu.
A. Azpiroz Eskaileretan gora
segi behar dugu
H. Mujika honi erregalatu
egingo diogu!

H. Mujika Seguru asko emango
diolako mina
A. Azpiroz espainola da eta
da gauza jakina
H. Mujika frantses ere majo du
nolako doktrina!
A. Azpiroz Hemen egin behar degu
Haritz ahalegina.

A. Azpiroz Ume txiki-txiki bat
kolorea txuri
H. Mujika jaten ez diotela
ematen dirudi!
A. Azpiroz Euroarekin dator
ta bai eman guri
H. Mujika Axi mutil majuak
geralako gu bi!

H. Mujika Baina saldu deguna
da Axi bakarra!
A. Azpiroz Ez dute egingo ez
eskola earra
H. Mujika Seaskak badulako
gehioren beharra
A. Azpiroz bikote hau ez degu
hortaino azkarra!

A. Azpiroz Aldatu behar degu
gure marketina
H. Mujika asko saltzeko ez dago
hain txukun egina
A. Azpiroz Seaskak aberasteko
badaukanez grina
H. Mujika hobe da Ikastola
izango bagina!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra