Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Artetxe
Honek izan ditzake
sei milioi inguru
hara ta hona mugituz
etekin aiduru
ta nik jakin nahi dudan
ez nago seguru
ta zuk hackeatzea
daukazu helburu
gero zer egiteko
aurkitzen badugu?
O. Iguaran
Miren, hau lan bat dugu
ta ez pasioa
ez du hemen babesten
noski nazioa.
Miaketan egingo
dugu akzioa
negoziatzea da
gure okasioa
Miren boterea da
informazioa.
M. Artetxe
Informatikari naiz
langile arrunta
ez naiz Teresa eta
hau ez da Kalkuta.
Ez dut nahi deus argitu
hasi eta buka
nere soldatarekin
nahikoa badut ta
Windowsa urtean behin
eguneratuta.
O. Iguaran
Windowsarena ez al da
murritza, itxia?
Hainbeste milioitara
bera iritsia
paradisu batena
da susmo bitxia
bila dezagun ondo
izan malizia
ta eskatu komisio
edo justizia.
M. Artetxe
Gure lan hontan berez
da injustizia
honek mafiarekin
dauka igurtzia.
Baietz langabe amaitu
albora utzia
ez da merezimenduz
hark daukan guztia
zerbaitengatik baita
gure nagusia.
O. Iguaran
Nagusi izatea
baitzait enbarazu
ta hari miresmenez
hor ari zara zu
ni bila hasiko naiz
zuk ez egin kasu
harrapatzen banaute
pantailei eman su
ta nik hasitakoa
zuk buka ezazu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra