Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Martikorena Lizaso, Eñaut
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa, eta Nereak hasi orduko trabak besterik ez dizkizu jartzen.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Martikorena
Bertso kantua nola
hain degun ziurra
fallatzeko ez nekan
inungo beldurra
baina ai bizitza hau
horren da makurra
ia-ia dirudi
Eñauten agurra. (bis)

N. Ibarzabal
Eñauten agur hori
hobe da aparta
nahiz ta abiadura
baduzun aparta
Eñaut oholtza gainera
erdi zarataka
argia piztu aurretik
igotzen zara-ta. (bis)

E. Martikorena
Bai ni nauzu geldian
gutxitxo irauna
hargatik deitzen naute
abailaren jauna
nahiz zure alde degun
plaza undergrounda*
barka Nerea baina
zu ez zera clowna**. (bis)

N. Ibarzabal
Nik zure mailakoa
izan nahiko nuke
umorerako txispa
argi eta txute
baina tarte haundia
dago bion truke
zuk ahoa zabaldu
ta barre eiten dute. (bis)

E. Martikorena
Pentsatuaz aho hoi
ezin da estali
beida ze diametro
a ze anomali
zuk bertsotan ite’zu
txispakin kiskali
baina neurria kendu
ta ordun itzali. (bis)

N. Ibarzabal
Ba pena litzateke
hitza itzaltzean
pozik nago ahoa
biok zabaltzean
erabil nazakezu
bentrilokuo antzean
ni ipini aurrean
eta zu atzean. (bis)


* “Andegrauna” ahoskatu zuen.
** “Klauna” ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra