Bertsos - View details To know more about this section
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso
Bertsoa entzun |
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Martikorena
Bertso kantua nola
hain degun ziurra
fallatzeko ez nekan
inungo beldurra
baina ai bizitza hau
horren da makurra
ia-ia dirudi
Eñauten agurra. (bis)
N. Ibarzabal
Eñauten agur hori
hobe da aparta
nahiz ta abiadura
baduzun aparta
Eñaut oholtza gainera
erdi zarataka
argia piztu aurretik
igotzen zara-ta. (bis)
E. Martikorena
Bai ni nauzu geldian
gutxitxo irauna
hargatik deitzen naute
abailaren jauna
nahiz zure alde degun
plaza undergrounda*
barka Nerea baina
zu ez zera clowna**. (bis)
N. Ibarzabal
Nik zure mailakoa
izan nahiko nuke
umorerako txispa
argi eta txute
baina tarte haundia
dago bion truke
zuk ahoa zabaldu
ta barre eiten dute. (bis)
E. Martikorena
Pentsatuaz aho hoi
ezin da estali
beida ze diametro
a ze anomali
zuk bertsotan ite’zu
txispakin kiskali
baina neurria kendu
ta ordun itzali. (bis)
N. Ibarzabal
Ba pena litzateke
hitza itzaltzean
pozik nago ahoa
biok zabaltzean
erabil nazakezu
bentrilokuo antzean
ni ipini aurrean
eta zu atzean. (bis)
* “Andegrauna” ahoskatu zuen.
** “Klauna” ahoskatu zuen.