Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Lehenik Uxoarekin
egin nizun kasu
ta gero Leirerekin
zenbat enbarazu!
Eguraldia bezain
aldakor zera zu
hurrena pegatinak
ipini itzazu. (bis)

S. Colina
Maitaleei pegatzen
natzaie jo ta su
gehiegi iritzi ta
gero kasu-kasu
kendu ezazu Leire
ta Malen jar zazu
behintzat beherapen bat
egingo didazu? (bis)

B. Gaztelumendi
Beherapen garaia
ja dago pasea
lehen tatuatu nizun
ipurdi atzea
bizkarra ta bularra
nolako klasea
nahi al duzu hurrena
kopetan jartzea? (bis)

S. Colina
Begira jarri zara
nere kopetara
baina ez atrebitu
orratz kolpetara
bizi bainaiz izenak
jarri ta ezaba
maitasunean azal
gogorra behar da. (bis)

B. Gaztelumendi
Baina zureak Sustrai
sortzen dit ikara
beti kromoa aldatzen
hona eta hara
“Azal gogorra behar”
entzun dizut jada
baina Sustrai zurea
gogorregia da. (bis)

S. Colina
Ipurdi ta bularrei
nahiz egin fereka
arren pakean utzi
zaidazu kopeta
ta ez zaidazula egin
burla ta iseka
zure negozioa nik
mantentzen dut eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra