Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.

Deskribapena

Doinua
Norbere mundu intimo
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agian ni entzutea
egingo zaizu arraro
bizkarrean daramaten
hilkutxa baten bainago
familiko bazkaria
bihar genuen ta klaro
lehenagotik ere nengon
preso hartuta zeharo!
Dena ez denez konpontzen
txuleta, arkume ta ardo
mundu hontatik joan naiz
neure sen ta neure garbo
min hau jasatea baino
libre izatea nahiago
bizitza antzerkia da
ta heriotza gehiago. (bis)

Elizan lehen ilaran
ikusten ditut gehienak
familiko bazkarian
bihar egongo direnak
konpartituko al dituzte
euren min ta sentipenak?
Konturatu familian
sortzen direla problemak
nahiz ta liberazio bat
ekarri azken orenak
susmoa daukat nerekin
joango direla denak
oroitzapenen damuak
damuen oroitzapenak
sentitzen nituenak ta
kontatzen ez nituenak. (bis)

Jadanik alferrik ditut
zuen txuleta ta arrai
bilakatu bainauzue
neure buruaren etsai
elizan agurtzeraino
nahiz eta nik ez nuen nahi
nonbait ohiturak bigarren
azala izaten darrai
ikusten ditut Otegi
Chivite ta Etxegarai
bertsoa Egañak bota du
bai, oraindik bizi da bai!
Nahiz eta izarren hautsa
bilakatzen den bizigai
bihar ez naiz joango eta
egin zazue lo lasai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra