Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Bat enkuadre onekin
ta bat mugitua
Instagramen jartzeko
bere predikua
ba bai, jaten hasi naiz
ez da delitua!
Flana irtengo da oso
faborezitua! (bis)
B. Gaztelumendi
Maialen gauza beti
izan da oreka
flana irentsi eta
zenbat gogoeta
patxada pixka’t izan
ezazu tarteka
beti irteten zara
ahoa beteta. (bis)
M. Lujanbio
Ba zuk gauza berbera
Beñat esan ezin!
Ze onak dauden kontatzen
zabiltza hatzekin
herria ta globoa
enteratu dedin
eta probatu ere
ez dituzu egin! (bis)
B. Gaztelumendi
Probatu gabe hala
ipintzen da nota
mobila aterata
argazkiak bota
atsegin dut-ak jaso
ditzadan zientoka
gero gustatzen zaidan
ez dio inporta. (bis)
M. Lujanbio
Eta ni harrituta
geratzen natzaizu
gehien azkeneko hau
gustatuko zaizu
ekarri dute nota
berrehun euro, aizu
atera fotoa ta
pagatu ezazu! (bis)
B. Gaztelumendi
A ze sustoa eman
didan arranoa
bi orritako notak
dirudi planoa
berrehun euro faktura?
Hau ez da sanoa
itxaron mugikorra
kargatzera noa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra