Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ospitale bateko bi zerbitzu buru zarete. Ez zaudete ados zuen agintari politikoen kudeaketarekin. Maialen, Sustraik proposatu dizu elkarrekin dimisioa aurkeztea.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Gure jakintzaren menpe
hainbat paziente ta jente
ta gero eta murritzagoak
baldintza ta epe
murrizketak agertzeke
zure nahia nola bete?
Dimisioa eurek aurkeztu
beharko lukete! (bis)

S. Colina
Dantza dezagun eztena
badena eta ez dena
hemen ardura ez baita beti
izaten besteena.
Erakutsi gaitzespena
ta hau dela antzezpena
ala ZIUra sartuko dute
osasun sistema. (bis)

M. Lujanbio
Greba batek erreztua
du ala aldresbestua?
Osasungintza ZIUra doa
asko da aurreztua
bide murritza, estua
Jaurlaritzak babestua
ez dakit batzuk ondasungintzan
ez duten eskua. (bis)

S. Colina
Beranduegi da jada
ta saiatuko al gara
bihotzekoa behingoz bihurtu
dadin bihozkada?
Joan gaitezen grebara
nere dimisioa hara
Osakidetzan zita lortzeko
modu bakarra da. (bis)

M. Lujanbio
Dimisioan afera
ez da ideia ona, zera
protestatzea ez al da hobe?
Ba goazen sartzera
pankarta baten atzera
ospitalean jartzera
ta ea herria noiz irteten den
gu defendatzera. (bis)

S. Colina
Sakondu ezkero gaian
enkarteladen jarraian
dimisioak jarriko gaitu
protesten talaian
kapitalismo salbaian
jarri gaituzte sal mahaian
nahiz eta txalo jotzen ziguten
pandemia garaian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra