Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia
Gai-jartzailea
Meabe, Miren Agur
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Labaka Mayoz, Ane
Lujanbio, Maialen
Lana
Hirunaka gai-librean puntutan
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Zuek ba al dezue
tripan zomorrorik?
M. Lujanbio
Zikin xamarrak neri
ez dit kentzen lorik.
U. Alberdi
Nik orain jango nuke
ba behi bat osorik.
A. Labaka
Baina tripazorriei
ez egin kasorik.

M. Lujanbio
Hemen dago jendea
ezer’e jan gabe
U. Alberdi
kultura irentsi dute
ta ez daude hain grabe.
A. Labaka
Okerrago ez dago
alkohol ta edabe.
M. Lujanbio
Zurito bat ere ez
ze kalamidade!

U. Alberdi
Miren Agurrek in du
bere misioa
A. Labaka
eta guk josi degu
gero fikzioa.
M. Lujanbio
Bere Wikipediak
ze extensioa!
U. Alberdi
Gure jakintasuna ta
erudizioa!

A. Labaka
Eta ez dakit ziur
nahastu garen munduz.
M. Lujanbio
Bertan egon gara gaur
gu zenbait segunduz.
U. Alberdi
Aizu ez da hain erreza
bat-batean landuz.
A. Labaka
Nik baino gehio daki
Lasarteri buruz.

M. Lujanbio
Dena arakatu du
zentroa, baztarra
U. Alberdi
ta ibai barreneko
arrainen batzarra
A. Labaka
ta Brigidatarrena
ere ez zen txarra.
M. Lujanbio
Hortako Lekittotik
etorri beharra!

U. Alberdi
Eta asto txikia
ta zaldiarena
A. Labaka
izan da entzun degun
saiorik onena.
M. Lujanbio
Ni identifikauta
gorputza ta sena.
U. Alberdi
Ze ederra den eitea
Lujanbiorena.

A. Labaka
Gaurkoan zure lana
ez nola halakoa.
M. Lujanbio
Gero labezomorro
ta beltz gisakoa.
U. Alberdi
Bitxi asko izan zera
gaurko halakoa.
A. Labaka
Lehenik labezomorro
ta gero astoa.

M. Lujanbio
Bata ze izango den
ezin baita jakin.
U. Alberdi
Gero ondo moldatu da
lamia zaharrakin
A. Labaka
eta gazteenari
barruak irakin.
M. Lujanbio
Bai zaharra ere deitu dit
disimuluakin.

U. Alberdi
Baina irakurri duzu
zuk Mari Luzena.
A. Labaka
Hori da libururik
luzetan luzeena.
M. Lujanbio
Ze problema amodio
romantikoena
U. Alberdi
edo eta atsoa
Eskisabelena.

A. Labaka
Hor jarri dizkigute
nahikoa liburu.
M. Lujanbio
Denak letu ditugun
ez nago seguru.
U. Alberdi
Gu hala ibiltzen gera
hemen buruz buru
A. Labaka
eta falta direnak
letuko ditugu.

M. Lujanbio
Idazle azaldu da
kuadrilla earra
U. Alberdi
ta oraindik badago
gehioren beharra.
A. Labaka
Hemen erdia edo
ez lasartearra.
M. Lujanbio
Igual zu izango zera
bertako bakarra.

U. Alberdi
Entzule selektoa
hurbildu zaiguna
A. Labaka
eta barruan sortu
zaigu oihartzuna.
M. Lujanbio
Bapatekoa ez baita
letrazko jarduna.
U. Alberdi
Eragiten duzue
urduritasuna.

A. Labaka
Zuen aurrean jauzi
ohi zaigu maskara
M. Lujanbio
aurrez aurre holako
eskasak baikara.
U. Alberdi
Baina humanoak gara
diot badaezbada.
A. Labaka
Gaizki egiten badegu
zuen errua da.

M. Lujanbio
Gero denborarekin
mejoratzen dira.
U. Alberdi
Maskararekin zeuden
begira-begira
A. Labaka
ta ehun bat irriparre
bazeunden guztira.
M. Lujanbio
Aurten egin degula
kontua hori da.

U. Alberdi
Idazle batzuk ere
pasa dira jada
A. Labaka
eta sortu dituzte
nahikoa algara.
M. Lujanbio
Ja bidean jarriak
Nobel saritara.
U. Alberdi
Miren Agur heldu da
Espaini hortara.

A. Labaka
Eta tokatuko da
txaloka hastea
M. Lujanbio
Premio Nacional baita
a ze kontrastea!
U. Alberdi
Nahiz ta bere letra den
mugetan askea
A. Labaka
ta berak bezain ondo
zail adieraztea.

M. Lujanbio
Gaiak jartzen ere da
Sari Nazionala.
U. Alberdi
Gama behintzat gaur zeukan
bai zabal-zabala.
A. Labaka
Oriara ekarri
digunez kresala
M. Lujanbio
ez zekina ere egin du
jakinda bezala.

U. Alberdi
Maialen hori da gure
espezialidadea.
A. Labaka
Batzutan nabaritu
ta orduan grabea.
M. Lujanbio
Horko Brigida eta
horko abadea.
U. Alberdi
Berak badakiela
hori da aldea.

A. Labaka
Bitan izan gaitezke
deabru ta aingeru.
M. Lujanbio
Nik nahiago det hemen
ez lurpe ta ez zeru.
U. Alberdi
Gauk festa santu izenak
esan ditzakegu.
A. Labaka
Edonor izatera
ohituta gaude gu.

M. Lujanbio
Gainera gu hirurak
urtero-urtero
U. Alberdi
aspertuta egongo
dira honezkero.
A. Labaka
Beste inori deitzerik
ezin da espero.
M. Lujanbio
Holaxe zahartu gera
pasa eta gero.

U. Alberdi
Guk Lasarten daukagu
kontratu fijoa.
A. Labaka
Gero ez esan denik
herri bat pijoa.
M. Lujanbio
Aurtengoa’re bide
beretik dijoa.
U. Alberdi
Ni hilero-hilero
sakontzen nijoa.

A. Labaka
Hurrengo asteartean
da hurrengo zita.
M. Lujanbio
Ze liburu behar da
hona etorrita?
U. Alberdi
Hedoirena hor dezu
beitu ze azal polita!
A. Labaka
Nik jadanik bi aldiz
det irakurrita.

M. Lujanbio
Letu gabe ere errez
eiten da itxura.
U. Alberdi
Joxe Mari Porrotxek
eiten dun modura.
A. Labaka
Batzuk hola iritsi
ohi dira lekura.
M. Lujanbio
Ze metafora eta
ze literatura!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra