Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera!

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Arzallus, Amets

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Vatikanoan bada
makina bat ixko
zu ez zera Olariaga
ez eta Asisko
norbaitek jarri zintun
zeruko ministro
poz bat da ezagutzea
zu hemen Frantzisko
baina galdera bat det
zu hemen ze kristo? (bis)

A. Egaña
Sarara etorri naiz
ez nere kaltera
hemen azaltze hutsa
mirari ote da?
Liburu bat letu nun
ederra zen bera
hargatik etorri naiz
zu ezagutzera
eta ahal baldin bada
kristau egitera. (bis)

A. Arzallus
Bizitzak egoerak
ez baitauzka urri
baditu bai hainbeste
aldrebes, bihurri
liburu bat ein gendun
inurri-inurri
zuk hori leitu duzu
jakintza iturri
ba nik oraindik ez det
Biblia irakurri. (bis)

A. Egaña
Hiru mila orrialde
soil-soilik guztira
Bibliak beti izan du
maila ta diztira
aizu pentsatzen nuen
ta erabaki di-da
Biblia bat dakarkit
zuretzako tira
eta detailetxo bat
hogei euro dira. (bis)

A. Arzallus
Ustez Frantziskok kax-kax
atea jo didala
testigo de Jehova
da bera aibala!
Miñan liburua omen
bihurtu birala
ehun orri justu dira
marrazkiz zabala…
Banekien fraileak
alperrak zirala! (bis)

A. Egaña
Ni alperra ez ezik
zaharra naiz nabarmen
ta bixita batean
han hasian geunden
hegazkinera igo
eta ez nengon lerden
beste baten ahotsa
entzuten nun hemen
hark irakurtzen zidan
nik entzun ein nuen. (bis)

A. Arzallus
Hona ekarri zaitu
sensibilitateak
eta lagundu nahiak
geure migranteak
baina egin aurretik
guk biok pakeak
zuk askatzen dituzu
zeruko kateak
ba zabal’izkiozu
lurreko ateak. (bis)

A. Egaña
Nere eskutara heldu
Miñanen trantzea
erderaz egin nuen
haren balantzea
Hermanito titulo
aurre ta atzea
aberastu nahi nuke
nere baratzea
eta noizbaiten lortu
euskeraz letzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra