Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Argindarra ta gasa
urre prezioan
Iguaran:
eta gu noiz jetsiko
diren desioan
baina aberasteko
daukaten zioan
sinetsi behar degu
herri presioan!
Puntua:
Hotzik pasako al dugu
aurtengo neguan?
Iguaran:
Ba segun ta ze etxe
daukagun buruan
asko jateko ere
baitabil guduan
hemen gabezi asko
degu inguruan!
Puntua:
Ta Iberdrolak berriz
irabazi latza.
Iguaran:
Bai Bilbon zutik dauka
dorre den ardatza
horretxek markatzen du
guk denon norantza
horren kontra beharko
ginateke altxa!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra