Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-02-03 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Alberdi, Uxue
Gaztelumendi, Beñat
Martikorena Lizaso, Eñaut
Martin, Alaia
Pagola, Eli
Lana
Bosnaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Unai Agirre hemen daukazu
aldamenean fan kluba
zuk elikatu dezu bertsoa
ta elikatu kultura
hementxe nabil bila
aurki azal dadila
gordea izango duzu ba!
Hemezortzi urte zeneuzkaneko
jertse gris dotore hura. (bis)

U. Agirre
Bai banituen jertse mordo bat
berdin urdinak ta beltzak
ajaturikan izaten ziren
kaputxa barru eta ertzak
grisa eta morea
hura zen dotorea
halaxe iruditzen zat
jertse bat gendun neretzat baino
bi egin leizke zuretzat. (bis)

A. Martin
Ikusi ditut zure Snoopya
Heidia eta Plutoa
objektu asko iruditu zait
etxekoa, gertukoa
lehen ginen iraultzaile
ta orain bi galtzaile
koherentziak lutoa
amets xahar bat erosi nahi dut
hirugarren eskukoa. (bis)

U. Agirre
Snoopy eta Pluto aipatzen
nahiz ta gogor zeran hasi
atzera bueltan etorri eta
nostalgian zenbat dosi!
Baina barka Alaia
badaukat saldu nahia
ta ez dakit nola josi
ametsak egin egin behar dira
ezin litezke erosi. (bis)

U. Alberdi
Idealista punto eus-ek du
saltzeko afizioa
nik gustuko dut literatura
ta neuronen frikzioa
ta maite dut Aresti
ez da saltzen garesti
letzea dut bizioa
ba al daukazu Harri eta herri-ren
lehenengo edizioa? (bis)

U. Agirre
Berak Aresti esan du eta
begi-niniak brillatu
nere burmuina atzera bueltan
nahi zuen korapilatu
saltzea nun helburu
nik hamaika liburu
ta hortxe ditut pilatu
bertan badala uste det eta
joan da zerorrek bilatu. (bis)

E. Martikorena
Ba bilatzeko lana zutzat’e
izan dadin segurua
nahiz nik ez izan irakurrita
Uxueren kopurua
Agirretar anaiak
kanturako dohaiak
neukan disfrute purua
ba al daukazu hoi prestatzeko
hartu zenun liburua? (bis)

U. Agirre
Orduan sarri egoten zera
bi anaiori begira
ezer hoberik egiteko zuk
ez al daukazu, sikira?
Esan dezunez gero
erantzungo det bero
liburu batzuri tira
bakarrarekin ez da nahikoa
hortako asko behar dira. (bis)

E. Pagola
Aurreko denei demandei ondo
erreparatu diezu
beraz boskarren saiakera bat
igual egin dezakezu
Unai bitartekari
nahi bazenuke ari
leku onean zaude zu
ahots eder bat lortu nahi nuke
anaiana ba al dezu? (bis)

U. Agirre
Egia da bai nere anaiak
badu hamaika bertute
ta berarekin ikasi det nik
pausoz pauso, urtez urte
saldu degu ahotsa
sarri ta hau da poza
txalo sinple batzun truke
baina Eli gaur aukeran balitz
erosi egingo nuke! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra