Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate Funosas
Bertsoa entzun |
2023-02-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Agirre, Irantzu Idoate Funosas
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ma. Agirre
Pisu bat kendu duzu
ondo zuretzako!
Amari esatea
zinez latz delako
eta egindakoa
onartu beharko
ez zenun ta balio
ikasketentzako. (bis)
I. Idoate
Nahiz noizbait gezur batzuk
erran beharbada
laster pasa zitzaidan
klaseen bolada
astean hiru aldiz
etxean alaba
lehenago ez ohartzea
larriagoa da. (bis)
Ma. Agirre
Jo, ta ama bezala
hau ze enbarazu!
Bueno zuk nahiko ondo
jarria didazu
ta galdera bat daukat
egidazu kasu
kazetaritza hain zaila
al zen ba Irantzu? (bis)
I. Idoate
Behintzat horretan jarri
zinuen arreta
kasu pixka’t egiten
dakizu tarteka
nik baliatzen dakit
ederki errenta
joan ta ere ez nuen
ezer ikasten ta. (bis)
Ma. Agirre
Ez omen zenuela
zuk ezer ikasten
zer egingo duzu orain?
Ari naiz nahasten
eta zuri ari zaizu
kontu bat ahazten
bertsolariek ez dute
asko irabazten. (bis)
I. Idoate
Ezin baita denetan
berdin irabazi
hobe bertsoarena
lehenbailehen ahantzi
baina orain nahi nuke
benetan ikasi
irailean nahi nuke
medikuntza hasi. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra