Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-03-24 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Durangaldea Uztabarritzen (3. 2023)
Saioa
2023-03-24 Zornotza Jaialdia
Gai-jartzailea
Urkiaga, Jon Ander
Bertsolariak / Egileak
Arrizabalaga, Janire
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
1986an lerro hauek idatzi zituen Itxaro Bordak: “Gauero hiri ezberdinaz amets dagit. Gauero zure itzalari loturik kexu traketsak eztitzen ditut. Gauero metroko arroiletan kantu zaharren gisa maite zaitudala errepikatzen dizut. Eta zuk gauero, kaioletan salgai dauden txori exotikoen ikustera naramazu esanez: “Begira zer ez dugun bilakatu behar”. Janire, zuk zer ez zenuke izan nahi zeure bizitzan?”

Deskribapena

Doinua
Oso polita zara izatez
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-03-24 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Janire Arrizabalaga

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ta kanonek izaten duten
gugan hainbeste botere
norberak dauka bere barnean
lantzeko hainbeste erliebe
eta ez nuke gura nik izan
goiko horien titere
baina oraintxe galdera horrek
ez dit egiten mesede
berez gaztea nauzu oraindik
ta egiten zait xelebre
zeren oraindik ez dakit ondo
zer izan nahi dudan ere. (bis)

Galdera entzun ta geratu naiz
une batean trantzeko
sentitu bainaiz orientatzaile
gela horrexen antzeko
batxillerrean nituen eta
mila karrera lantzeko
medikuntza bat, kazetaritza
ikusentzuna ostantzeko
ta horregatik hementxe nago
aukera hoiek tarteko
zenbat denpora dudan aurretik
ta zenbat aukeratzeko! (bis)

Baina galderak egitea ongi
etortzen zaigu tarteka
harremanetan ta nigan ere
egiten dut gogoeta.
Ez nuke gura inor alboan
hartzen nauenik kolpeka
ez nuke gura lan bat niregan
uzten nauenik erreta
nahiko nukeela bizitza duin bat
erosoa ta oreka
oraingoz ni neu izatearekin
sobera dudala eta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra