Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
Bertsoa entzun |
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Banekinan mobilak
bazuela zama
baina ez ninan espero
hain garaiz emana
kezka betean hator
alaba laztana
galderaz beteta hi
ta etsita ama
bilatu ezean bera
heltzen dun higana. (bis)
E. Pagola
Mobila piztu eta
modu nabarian
geroago bilatu
nezake agian
baina espero ez ta
hor dabil abian
zuganaino joan naiz ta
ama agerian
erantzunik ez dago
zure aurpegian. (bis)
O. Iguaran
Kezka ematen zidanan
mobila piztuak
bide sozialak ditun
sarean istuak
ta pozoina zakarten
askoren miztuak
pentsa horko txaloak
ta horko txistuak…
Ezkutuago zauden
beste arriskuak. (bis)
E. Pagola
Hau bakarrik al da ba
lehenengo lagina?
Zenbatekoa ote
bere eragina?
Ezin burutik kendu
dudan imajina
ta gainera itxuraz
neurrira egina
sortu baitizkit nazka
eta jakinmina. (bis)
O. Iguaran
Eta ez dun ikusi
horren begi onez
nahiz jakinmina piztu
begira egonez
galdezka etorri haiz
ez keinu konformez
oraindik probatzeko
nahiz gertu egon ez
sexua askoz hobea
baitun zorionez. (bis)
E. Pagola
Nahiz lasaitu nahi nauzun
zure esaldi trebez
ohartu pantailako
hitz txiki ta xehez
honek sortuko badit
hainbeste interes
ta sexua egoki
ta ona bada berez
nire antzik ez dute
zurerik ere ez. (bis)
O. Iguaran
Eskaparate bat dun
kontsumoa xede
gorputzak salgai gisa
agertuz goi ta behe
eragiteko badin
nahikoa botere
desberdinak gaitun gu
bai gure mesede
berdina pasako zain
Instagramen ere. (bis)
E. Pagola
Berdina Instagramen
ta Youtuben are
horrenbeste irudi
dauzkat parez pare
denak ni ikusteko
itxaroten daude
barka ama gelara
egingo dut alde…
A! Ta ez zaitez sartu
aterik jo gabe. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra