Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-08-27 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialenek Bilbo oso ondo ezagutzen du bertan bizi izan zelako gazteagoa zenean. Ordutik hona Bilbo asko aldatu da. Zer aldatu da, Maialen?

Deskribapena

Doinua
Gai horrek badu mamia
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemezortzi urterekin
Bilbora iritsia
industriala, zikina
gatazka, polizia
heroinaren ostea
ta langile krisia
ostegunetako gaua
jendetsua, bizia...
Oroitzen dut lehen turistak
egin zidan grazia
euskaldun bat topatzea
da orain notizia. (bis)

Ez zegoen paseorik
inora aldez alde
erreka ertza sasitza
zen orduan goi ta behe
Guggenheim eraiki zuten
guri egin gabe galde
protesta egin genuen
lehen ez baigeunden alde
orain dena da dizdira
ta titanio jabe
halere euskal artistak
lehengo ilunpean daude. (bis)

Herri mugimenduak lehen
bazuen aski kemen
ta orain ere badauka
batzutan bai bederen
orain zerbitzu hiri da
opor eta atseden
argazki kameraz bete
jai edota astelehen
egia esan hiria
dotore dago, lerden
ordain dezakenarentzat
alokairu bat hemen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra