Bertsos - View details To know more about this section
2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Stanza name:
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hemezortzi urterekin
Bilbora iritsia
industriala, zikina
gatazka, polizia
heroinaren ostea
ta langile krisia
ostegunetako gaua
jendetsua, bizia...
Oroitzen dut lehen turistak
egin zidan grazia
euskaldun bat topatzea
da orain notizia. (bis)
Ez zegoen paseorik
inora aldez alde
erreka ertza sasitza
zen orduan goi ta behe
Guggenheim eraiki zuten
guri egin gabe galde
protesta egin genuen
lehen ez baigeunden alde
orain dena da dizdira
ta titanio jabe
halere euskal artistak
lehengo ilunpean daude. (bis)
Herri mugimenduak lehen
bazuen aski kemen
ta orain ere badauka
batzutan bai bederen
orain zerbitzu hiri da
opor eta atseden
argazki kameraz bete
jai edota astelehen
egia esan hiria
dotore dago, lerden
ordain dezakenarentzat
alokairu bat hemen. (bis)