Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Araiztegi, Eneko "Korta"
Mendizabal, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Eneko, hackerra zara. Unai hackeatua da.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Araiztegi
Banekien zenduna
latza osasuna
mundui parre eiteko
zure gaitasuna
baina oain konprobau det
aberastasuna
Unai latza daukazu
zure ondasuna. (bis)

U. Mendizabal
Nunbait dirua daukat
zerorren doblea
gaur bi hankak dardarrez
jarri naiz ordea
Applea nola degun
zaharra baino hobea
aldatu ein beharko det
ordenadorea. (bis)

E. Araiztegi
Berandu zabiltz ia
ikusi det dana
Kutxabanken in ditut
hamaika aztarna
hau da Mendizabalek
hain justu daukana
bizar irlandesa ta
kontu alemana. (bis)

U. Mendizabal
Kutxabankek badauka
hainbat segurtasun
ta aleman gisa badet
behar aina zentzun
hacker bezela dezu
hamaika oihartzun
koltxoi azpitik ea
zenbat hartzen dezun. (bis)

E. Araiztegi
Gainera ipini da
haserre antzeko
lasai Unai ez zaitez
ipini trantzeko
nik ia ezer ere
ez daukat galtzeko
baino zu nahiko zera
besteenak hartzeko. (bis)

U. Mendizabal
Ba, erdiak gastatu
nituen bezperan
ta oraindik pixka bat
gorde det aukeran
ni're hacker ona naiz
aizu zure eran
ta badakit Seguran
oain nun bizi zeran. (bis)

E. Araiztegi
Kanpandorrean puntan
ni hantxe naukazu
pantailak jakeatzen
han goitik jo ta su
sekretun izango det
lasai egin kasu
erdia oparitzen
baldin badidazu. (bis)

U. Mendizabal
Ampo, CAF ta Irizar
zure aldean batzuk
aberatsak badaude
ta badakizu zuk
ni ere hackerra naiz
ta momentuz kaput!
Kontrol shift ta kontrol shift
ezabatu zaitut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra