Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Amaia Iturriotz Etxaniz
Bertsoa entzun |
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Amaia Iturriotz Etxaniz
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Iturriotz
Saiatu egin beharko
gu biok jo ta su
E. Araiztegi
ba ikustekin beldurra
ematen didazu
A. Iturriotz
nahiko leku arrotza
zait neri Candanchu
E. Araiztegi
bai hemen eiten degu
nahiko enbarazu.
E. Araiztegi
Pista beltzak daude hor
ta gu berde berriz
A. Iturriotz
ni berdetara noa
ez esan bi aldiz
E. Araiztegi
eskiak'e haundiak
hartu ditut neurriz
A. Iturriotz
lehorrekoak gera
gu biok'e herriz.
A. Iturriotz
Goierrin oraindikan
eskiatzen zaila
E. Araiztegi
bai han tragoz hartzen da
maldetan abaila
A. Iturriotz
beldurrez gorri-gorri
jarri zait masaila
E. Araiztegi
hemen'e mozkorrenak
dauka abantaila.
E. Araiztegi
Aurretik ein behar nun
patxaranez trago
A. Iturriotz
eroriko zinake
oraindik gehiago
E. Araiztegi
ze ondo eotearren
izututa nago
A. Iturriotz
monitorea hartzea
igual hobe dago.
A. Iturriotz
Ze guk ematen dugu
hemen bi ahate
E. Araiztegi
bai ta ondokok parre
gogoa daukate
A. Iturriotz
arrastrea hartuko det
ez erori arte
E. Araiztegi
etortzeak egin du
gaurko hontan kalte.
E. Araiztegi
Ni telesillan eongo
naiz atsalde dena
A. Iturriotz
igual hobea degu
direkto taberna
E. Araiztegi
ikusiz goitik behera
Amaiaren trena
A. Iturriotz
neri autoestimaz
hustu zait barrena.
A. Iturriotz
Bertsotan aritzea
hobeto genuke
E. Araiztegi
bai hori etorri aurretik
esan behar zenuke
A. Iturriotz
hemen sentitzen gera
biok nahiko kutre
E. Araiztegi
ikusi eta gero
esan dezu zuk'e.
E. Araiztegi
Beraz joan gaitezen
lehenbailehen etxera
A. Iturriotz
nik pista hauetatik
nahi baitet atera
E. Araiztegi
berriro ni ez nator
noa esatera
A. Iturriotz
hurrengoan eskakeau
egin beharko gera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra