Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Nerea Elustondo
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Elustondo
Eskola baten, patio baten
bildu leike hainbat datu
batzuk jainkoan pare ipini
ta besteak hondoratu
nahiz lehengoakin gogoratzean
iya denok asaldatu
tristeena da kontua ez dela
oraindik guztiz aldatu.
E. Araiztegi
Nahiz ez daukagun guk patioan
jolas eitteko adina
oraindik ere ikus dezaket
han sortzen den imajina
ta gaur Nerea arrazoi ona
bota dezu zuk jakina
zerbait aldatu dela badakit
baina ez behar adina.
N. Elustondo
Eta hargatik jarraitzen degu
garai bateko guduan
nahiz ta jakitun izan ezingo
dela aldatu segunduan
gaur egun gehio hitz egiten da
asuntoan inguruan
gizonak daude erdigunean
patioan ta munduan.
E. Araiztegi
Ba nik nerera hasi nahi nuke
aizu Nerea hurbiltzen
ume garaian ez nintzelako
futbolen asko ibiltzen
nere hanka hauek zelai erdian
ez baitziraden kabitzen
ta ni nor nintzen ez dakit baino
bai ni nor sentitzen nintzen.
N. Elustondo
Beraz zuk ere ez zendun izan
erdigunean diztira
nahiz ta hurbiltzen igual saiatu
noizbait patio erdira
egun futbola maite ez duna
igual pelotan ari da
ta bitartean lehen bezela
neskak ertzetik begira.
E. Araiztegi
Ta esan dezun irudi horrek
ekar lezake trantzea
baino ez da aski bertako haurrei
orain bronka botatzea
nola helduai tokatzen zaion
heldu gisa jokatzea
agian denon ardura degu
gauza hori aldatzea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra