Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-28 Lesaka Plaza librea [Bertsoa] / Manolo Arozena, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-11-28 Lesaka Plaza librea
Gai-emailea
Arozena, Estitxu
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Zelaieta, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Baztanen jarduera fisikoa sustatzeko kirol errezeta ematen hasi dira, kirola egiteko errezeta. Julenek uste du ongi egonen zela hori ere Bortzirietan paratzea; Manolok ez du horren beharrik ikusten.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-11-28 Lesaka Plaza librea [Bertsoa] / Manolo Arozena, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zelaieta
Adinean gotti ta
nolako trantzea
kirol errezetana
hara hor bertzea!
Alferrik dira gure
sofa ta etxea
Manolo tokatzen da
espabilatzea. (bis)

M. Arozena
Orain kirola egiten
hau da hau trantzea!
Aholku berdina da
bat eta bertzea
aizu galdera bat dut
nahi nuke lehertzea
galerazten al dute
puruk erretzea? (bis)

J. Zelaieta
Puruak erretzea
da zure desira
hortxe egoten zara
tira eta tira
baina arren puruak
hortik erretira
erre behar direnak
kaloriak dira! (bis)

M. Arozena
Jeiki ta hiru pieza
egiten ‘ttut dantzan
ta gero zer eingo dut
hor nago zalantzan
kaloriak erreta
gaur zure errantzan
nik kaloriak erretzen
ditut bai baratzan! (bis)

J. Zelaieta
Baratzeko lan hori
nahiz beti lausenga
ai mitxelin horiek
ezin errez senda!
Hartu behar zenuke
kiroldegin senda
aquagymen aunitzez
hobe erretzen da. (bis)

M. Arozena
Neri traba haundirik
ez dit ein herriak
baina kirol kontutan
asunto larriak
beraz mugi ditzagun
buru ta gerriak
ta erosiko ditut
zapatil berriak. (bis)

J. Zelaieta
Eta Adidas markakoak
behar diren bezela
behingoan izan duzu
ideia itzela
telefonoak jo du
joan zaitezela
seguru nago zure
medikua dela. (bis)

M. Arozena
Aspaldian nabila
lagun erdi maingu
ta kirola egiteak
alde ona badu
zurekin parez pare
gaur sorpresak salbu
zapatilak erosi
ta bastoia saldu! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra