Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi
Berriakoak gera lanean
egunean-egunean
ta ahal dala jardun nahi degu
horren modu txukunean
X uzteko garaia da ixa
oraintxe gaude unean
gauza gehiegi esaten dira
anonimotasunean.
O. Iguaran
Anonimoki jardun direnak
nahiz izan nahiko botere
guk egunkari nazional gisan
egiten degu mesede
euskaraz nonahi ta noranahiko
agertzea baita xede
gure hizkuntzan egon behar du
nahi ez dun tokitan ere.
Mantxi
Bai baina X-n somatzen ditut
dabiltzala hainbat putre
anonimoak izaki jarriz
horrenbeste kontu kutre
bai euskarari bide hontatik
eman behar aina urte
nik benetako kazetaritza
lantzea desio nuke.
O. Iguaran
Kazetaritza serioa da
Berrian beti eredu
euskaldunen bat dagon tokira
haraxe nahi degu heldu
Mastodonen ta Blueskyn ere
sartzeko pronto gaude gu
fake newsen ta bulo artean
ere egin dezakegu.
Mantxi
Kazetaritzak behar du ordea
horrenbeste gizalege
ta errugabeak ezin du izan
anonimoen titere
hori kenduta orokorrean
izango degu mesede
gu ere sartzen gaituzte eta
beraien zakuan ere.
O. Iguaran
Gure irakurle kritiko finak
bereizten du berehala
komunikatu dezagun beste
sareetan gabiltzala
baina X-a ere ez da etengo
inoiz gure eginahala
total, hezur ta haragizkoa
da gure sare soziala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra