Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Arregi Markuleta, Maider
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oihana dentista eta Maider goxoki saltzailea.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Maider neretzat zera
bezero earra
zuri eskerrak denek
daukate beharra
baina gaur erakutsi
zure irriparra
hemendik ikusten da
seigarren txantxarra. (bis)

M. Arregi
Klienteak nigatik
dauzkazu zuk berez
eta nigan daukazu
hainbeste interes
ni gabe ez zeneukan
txantxar bat ere ez
deskontu txikitxo bat
egizu mesedez. (bis)

O. Iguaran
Bai, zu gabe ez nuke
nahiko lanik izan
zenbat ume biltzen dan
dendaren gerizan
nola sei enpasteren
premian zabiltzan
seitik hiru debalde
komisio gisan. (bis)

M. Arregi
Komisioarenak
Oihana ze txute!
Baina hartu dituzu
pare bat apunte
seik bi mila bat euro
balioko dute
ordaindu al dezaket
gominola truke? (bis)

O. Iguaran
Ni hortzen eredu naiz
beraz utzi, utzi
txuri ta osasuntsu
nahi nieke eutsi!
Nik dedan irriparra
nahi badezu luzi
ahal dela gozoari
hortzak erakutsi. (bis)

M. Arregi
Hortzak erakustea
daukat gustukoa
eta irribarrea
keinu gertukoa
baina keinu horretan
zein ote trukoa?
Zuk kanpo irrifarra
ta nik barrukoa. (bis)

O. Iguaran
Orratz batekin nator
kentzeko min traba
kanpotik barrurantza
pasatu dardara
menta fin enjuage bat
daukazu hor hara!
Saltzen dezuna baino
goxoagoa da. (bis)

M. Arregi
Zure goxotasuna
hain dugu balizko
nik deituko nioke
goxo asterisko
hurrengoan ahoan
badut hainbat kristo
mentazko hiru txikle
irentsi ta listo! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra