Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ondo dakigu zenbat arrisku
dagon errepideetan
istripu latza eduki nuen
ia-ia hila bertan
geroztik hiru urte erromes
hainbeste ospitaletan
rehabilitatze bide luze
bat daukat ja gurpiletan
bizirik nago, pozarren nago
eta esaten det benetan
hementxe nago beste aukera bat
etorri zaidana bueltan
baina aldiro galdu nuena
dago zuen begietan. (bis)
Nahiko denbora ta dolu fase
pasa nuen nahigabean
iritsi zaidan aukera nahi dut
bistan jarri aldarean
mundu berrira ohituaz noa
nere erritmo barean
zuen ondoan segi nahi nuke
luze eutsiz ondarean
ze aulki honek nonbait koloka
jartzen bainau boterean
ondo sentitu arazi nahian
ta normaltzeko xedean
hemen azpitik begira ezin naiz
ja jarri zuen parean. (bis)
Bizi berrian izan nahi ditut
bi begiak irekiak
nahiz nere pauso guztiak izan
narrasean polikiak
banoa aurrera nahiz ta zuentzat
izan hain pauso txikiak
neretzat bide luze bat dago
osatzeko edukiak
badakit nola funtzionatzen dun
gaitasunen hirukiak
ta nahiz bizitza mugatzen didan
neurri batean aulkiak
askoz gehiago mugatuko dit
niganako errukiak. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra