Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2025-11-29 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
2025-11-29 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Familiari eta lagunei
hau zuen buruan dago
bertso ikasleei besarkada bat
segi bertsotan luzaro
eta Joanes izango dira
halako egun gehiago
ta alderantziz tokatuko da
hortaz oso ziur nago
baina herria eta hizkuntza
ez bihurtzeko bi bando
esna gaitezen eta mugitu
gure mingain, gure zango
lo hartuz gero lur honek ez du
hizkuntzarik eramango
ta hizkuntzarik ez duen herri
bat ez da herri izango.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
