Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok kuadrila berekoak zarete. Zu, Amets, nazkatuta zaude Igorrekin, ez duelako sekula trago bakar bat ordaintzen. Gaur biok bakarrik zaudete tabernan eta aspaldi hustu dituzue edalontziak. Ametsek ez du ordaintzeko asmorik, eta Igorrek ez du ordaintzeko keinurik egiten.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Batzutan esku zabal
besteetan segun
nola esnatu naizen
ze tenple, ze egun.
Gaur xentimorik gabe
hementxe bi lagun
ea tabernariak
oparitzen digun. (bis)

I. Elortza:
Zerbeza edateak
egiten digu on
baina ordaindu barik
hobe da hor konpon!
Ez zaitez haserretu
trankil-trankil egon
laster etorriko da
Andoni edo Jon. (bis)

A. Arzallus:
Horiei hots egiten
ez zaitela neka
ongi egongo dira
etxean gordeta;
Andonik orain bertan
egina du buelta
ta Jonek berriz dauka
kriston hipoteka. (bis)

I. Elortza:
Beraz hoiek dabiltza
gaur gure antzeko
baina Amets pentsatu
ezazu hobeto
neuk eskatuko diot
tragoa ordaintzeko
etxe berria erosi
duela ospatzeko. (bis)

A. Arzallus:
Ez, ez, ez, Igor, Maia
bazterrera laga
hementxe topatuak
hemen egon gara
ta azken esperantza
betikoa hara:
ea noiz etortzen den
Unai Iturriaga. (bis)

I. Elortza:
Unai Iturriagaren
zai neu ere nago
zerbeza amaitu dela
itxoiten luzaro;
bigarrena hartzeko
edo hiru trago
izango du zuk baino
presa hark gehiago. (bis)

A. Arzallus:
Alde egin dezagun
ahazturik neurriak
korrika irten gaitezen
mantso etorriak
ta ea tabernari
errukigarriak
ez dituen ikusten
zapata gorriak. (bis)

I. Elortza:
Joan beharko dugu bai
biok hemendik at
ze denbora aurrera
baitoa gaur tik-tak;
nola ordainduko dut
ba Amets trago bat?
Berrogeita hamarreko
bat baino ez daukat. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra