Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Aitor, ahalik eta modurik erromantikoenean adierazi nahi diozu maitasuna Maialeni. Lagun bati txalupa eskatu, eta ibaian osteratxo bat egitera gonbidatu duzu. Handik gutxira zorabiatzen hasi zarete biok.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Goxo nahi nukeena
haserre ta kexu
bi azalpen emanda
uler dezakezu
urarengatik gaizki
jarria zaude zu
nerea ez da hori
ulertzen al dezu?

M. Lujanbio:
Zeozer esan nahi dit
ba zure ahoak
hasieran ederrak
zeneuzkan asmoak
baina ez zirela egoki
baneuzkan susmoak
ta gainezka egiten dit
romantizismoak.

A. Mendiluze:
Maiteminduak zerbait
saiatzea lege
baina hizketan ez naiz
ni aritzen trebe;
beraz ur gainekoa
aitzakiz mesede
zorabiatuko nintzen
lur gainean ere.

M. Lujanbio:
Lur gaina edo ura
zenbat alde dagon!
Urera abiatu
gera ta hor konpon!
Ligatu nahi zendula
esan zazu kopon!
Ito nahi ninduzula
sinistuta nengon!

A. Mendiluze:
Egia da bai horta
etorri naiz hona
baina esan ezina
ez da gero broma;
aitortzen det zu zera
nere zoriona
ta ni naiz esan arte
itota zegona.

M. Lujanbio:
Olatuen balantza
hauek bitarteko
nik botaka egin dut
ta bion kalteko.
Maitasunak zu zauzka
beraren menpeko
baina ni ez nago ederra
muxu emateko.

A. Mendiluze:
Neroni ere pentsatzen
ari nintzen bera
eta konponbidea
zein izango ote da?
Goazemazula bueltan
berriro lurrera
gaurkoz muxurik gabe
konformatzen gera.

M. Lujanbio:
Arraunak bere leku
txikian jarrita
ttipi-ttapa bagoaz
nahiz erdi etsita
esperientzia izan da
goxoa, polita
guk ere izan degu
gure Titanic-a.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra