Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Saioa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Lehen aldiz joan zarete eskiatzera. Egunaren amaieran tele-aulkian igo eta bidearen erdian zintzilik geratu zarete ez gora eta ez behera.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza: Kontxo bada oraintxe
nago ni lasaien
M. Lujanbio: puska batean igual
egon behar hemen;
I. Elortza: eskiatzea gendun
txarrena Maialen
M. Lujanbio: baina txorien bista
beira zazu zer den.

M. Lujanbio: Oso ederra dago
Baqueira hemendik
I. Elortza: zuritasunak baina
beldur ematen dit
M. Lujanbio: gorritasunak pranko
gorputz guztian nik
I. Elortza: ta pentsatu behar hau
pasa behar zenik.

I. Elortza: Zeu zarela gafea
hasi naiz pentsatzen
M. Lujanbio: zuri suerte haundirik
ez zaizu tokatzen
I. Elortza: ni berriro ez nator
zugaz eskiatzen
M. Lujanbio: hartu dezun ostia
gafeana ez al zen?

M. Lujanbio: Betaurrekoak ere
puskatu zaizkizu
I. Elortza: jaustearen errua
zeurea zen aizu
M. Lujanbio: belaunak dardarka ta
gorputz dena izu
I. Elortza:
ni a toda leche
ta
parean beti zu.

I. Elortza: Eskiatzen jakin ez
eta beti traban
M. Lujanbio: badakizu pisua
nola azkar jeisten dan
I. Elortza: elur bola bat legez
ni arrapaladan
M. Lujanbio: ipurdian gainean
egin dezu laban.

M. Lujanbio: Baina orain lo egin
telesilan bertan
I. Elortza: kulunka dotorea
dago hemen bueltan
M. Lujanbio: zer egin dezakegu
horrelakoetan?
I. Elortza: Altura haundiegia
dago toki honetan.

I. Elortza: Beraz hobe genuke
gaur salto ez egin
M. Lujanbio: hezurrak puskatzeko
kolpe latz batekin
I. Elortza: mugitzen hasi da ta
joan dadila arin
M. Lujanbio: telesilako sokai
tiraka zuk ekin.

M. Lujanbio: Bagoaz ta bagoaz
gustora hala're
I. Elortza: ez azken jetsiera
Baqueiran ein gabe
M. Lujanbio: izan behar guk azken
ubelaren jabe
I. Elortza: aio ni banijoa
ezetz nire pare!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra